XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Helbideetako .ca eta .qc

ROBERT THIVIERGEK zuzentzen duen sailak webgune interesgarri bat dauka Interneten.

Hauxe da helbidea: http://www.sai.gouv.qc.ca.

Helbide horretako azken atalak, .ca horrek Kanada adierazten du, eta hori kendu eta laster .qc (Quebec) bakarrik agertuko oten den galdetu diogu Thivierge ministroordeari.

Oso erantzun politikoa eman digu: Tira, hori da gutxienez populazioaren erdiaren esperantza.

Baina zer gerta ere, kontsentsu sendoa dago frantsesa gure gizartean gorde eta sustatzeak daukan garrantziaren inguruan.

Independentziarantz jo edo ez, maila politikoan edozer gertatuta ere, uste dut frantsesaren egoerak hobera egingo duela etorkizunean.

Kontsentsua tinkoa da.

Aipaturiko Interneteko helbide horretan, Quebecen informazioaren autobidea garatzeko dauden programa guztien berri lor daiteke bertan.

Bi fasetan, ehun egitasmo konkretu baino gehiago azaltzen dira.

Ez dira adibide txarrak Euskal Herrira ekarri eta bertako errealitatera moldatzeko...